Elikagaien xahuketari buruzko lehen hitzaldi egingo dute arratsaldean

Aritz Mutiozabal 2023ko urriaren 24a

Elikagaien xahuketa murrizteko kanpaina. (Arizt Mutiozabal)

UKUEk antolatuta, Zarauzko Gaztelekuan izango da saioa, 19:00etan hasita. Bertaratu nahi dutenek ez dute aurrez izenik eman behar, eta sarrera doakoa da.

Urola Kostako Udal Elkarteak elikagaien xahuketako bi hitzaldi antolatu ditu aste honetarako. Biak Zarauzko Gaztelekuko ikus-entzunetarako aretoan izango dira, 19:00etatik aurrera; lehengoa gaur arratsaldean izango da, eta bigarrena, berriz, etzi, ostegunean.

Hitzaldi hauetan elikagaien xahuketari buruz datuak eta jardunbide egokien inguruko jarraibideak emango dituzte, besteak beste. Saioak doakoak izango dira eta bertaratzeko asmoa dutenek ez dute izena eman beharko aurrez.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide