Igande honetan, hilak 29, Bazen behin haurrentzako ikuskizuna eskainiko du Tiritantes zirku antzerkiak Modelo aretoan 16:45ean, eta Zarauzko Hitzak hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzko Udalaren Kultura sailaren eskutik.
Zozketan parte hartu nahi dutenek dagoeneko egin dezakete lotura honetan. Ostiralean, hilak 27, amaituko da zozketan parte hartzeko epea, 12:30ean.
Ikuskizuna 5 urtetik gorakoentzat dela zehaztu dute antolatzaileek.