Afagi Alzheimerra eta beste dementzia batzuk duten senideen, lagunen eta pertsonen Gipuzkoako elkarteak antolatuta, Dementziaren eragina familian hitzaldia eskainiko dute bihar. Enbil-Roteta anai-arrebak jardunaldietako bigarren jarduera izango da eta Maria Victoria Lucero elkarteko psikologoak emango ditu azalpenak.
Hitzaldia 19:00etan hasiko da Antoniano aretoan eta doakoa izango da. Antolatzaileek zehaztu dute, halaber, gaztelaniaz jardungo du Lucerok.