Eskola Kiroleko ekitaldien barruan, Triatloi Txikia egin zuten larunbat goizean

Urtzi Oteiza 2023ko urriaren 23a

Zarauzko Triatloi Elkarteak antolatu zuen, eta 450 neska-mutiko baino gehiagok hartu zuten parte. Aritzbataldeko igerilekuan eta kiroldegiaren kanpoaldean aritu ziren gogotsu triatleta txikiak.

Eskola Kiroleko ekitaldien barruan, Triatloi Txikia egin zuten larunbat goizean Zarautzen. Zarauzko Triatloi Elkarteak antolatu zuen, eta 450 neska-mutiko baino gehiagok hartu zuten parte.

Aritzbataldeko igerilekuan eta kiroldegiaren kanpoaldean aritu ziren gogotsu triatleta txikiak. Bi txandetan banatuta, aurrena benjamin mailako ikasleek gozatu zuten jardunaldiaz, eta ondoren kimuek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide