Ireki dute Bikote Mistoen 44. Krosean izena emateko epea

Onintza Lete Arrieta 2023ko urriaren 23a

Judith Otazua eta Jon Unzueta, iaz, helmugan sartzen. (Aritz Mutiozabal)

Abenduaren 3an jokatuko da helduen 7,8 kilometroko lasterketa, eta baita haurren bi kilometroko lasterketa ere.

Udazkena bere bidea egiten ari da, eta gerturatzen ari da urte amaiera. Hala, jada zabaldu dute Bikote Mistoen 44. Krosean izena emateko epea. Izena herrikrosa.eus atarian eman behar da, eta helduek nahiz haurrek izango dute parte hartzeko aukera.

Lasterketak abenduaren 3an izango dira, igandearekin. 11:30ean hasiko da helduena, eta 7,8 kilometroko ibilbidea egingo dute korrikalariek Aritzbatalde kiroldegi paretik irtenda. Lege Zaharren enparantzan egongo da helmuga. Haurrek, berriz, bi kilometroko buelta osatu beharko dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide