Ostiral honetan, 20:00etan, Modelo aretoan Frank Delgado bakarlari kubatarrak kontzertua eskainiko du, eta Zarauzko Hitzak udaleko Kultura sailak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu haren irakurleen artean.
Zozketan parte hartu nahi dutenek dagoeneko egin dezakete lotura honetan. Ostegunean, hilak 26, itxiko dute izena emateko epea, 12:30ean.
Frank Delgado La Nueva Trova mugimenduko abeslari kubatarra da. Eszenatokiak partekatu izan ditu Silvio Rodriguez, Luis Eduardo Aute, Daniel Viglietti, Juan Carlos Baglietto, Fito Paez eta bere belaunaldiko kide kubatarrekin. Bere abesti ezagunena La otra orilla da.