Onddo erakusketa, Natur Astea amaitzeko

Andrea Zipitria 2023ko urriaren 22a

Polinizazioaren inguruko erakusketa ere bada Merkatu Plazan Arkamurka elkartearen ekimenez. Arratsaldean, 19:30ak arte izango da bi erakusketak ikusteko aukera. 

Onddoen eta polinizazioaren inguruko erakusketak jarri ditu Arkamurkak gaur, Merkatu plazan. Jende asko bildu da bertan eta gerturatu diren herritarrek mota askotako onddoak ikusteko aukera izan dute, besteak beste. Merkatu plazan Horrez gain, kontsulta txokoa eta txoko didaktikoa ere atondu dituzte.

Horrekin amaiera emango dio Arkamurkak aurtengo Natur Asteari. Goizean, 14:00ak arte egon da zabalik eta arratsaldean ere irekiko dute erakusketa, 16:00-19:30 bitartean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide