Kuadrilla Egunean murgildu da gaur Zarautz, eta egunean zehar, ekimen ugari izan dira. Goizean, goitibeheren jaitsiera izan da, esaterako, Vista Alegre auzoan. Egunean zehar, berriz, Salbideko parkean, Lege Zaharren enparantzan eta Musika Plazan herritar mordoa bildu da Kuadrilla Eguna ospatzeko. Adin ezberdinetako herritarrentzat egokitutako ekintzak izan dira txoko guztietan.