Eskolarteko Triatloi Txikia jokatuko dute bihar goizean, Aritzbatalde kiroldegiko igerilekuan eta kanpoaldeko kaleetan. Herriko ikastetxeetako makina bat ikasleek hartuko dute parte, multzoka banatuta eta txandaka, 09:30etik aurrera.
Aipatu bezala kiroldegiko igerilekua erabiliko dute egoerarako: igerileku ertaina, hain zuzen ere. Hori horrela, ekitaldiak iraun bitartean itxita egongo da erabiltzaileentzat. Izan ere, triatloiko parte hartzaileek bertan egingo dute probako lehen zatia: igeriketa.