Palestinako herriari babesa azaldu, eta haren askatasuna aldarrikatzeko, elkarretaratze jendetsua egin zuten atzo, osteguna, dozenaka herritarrek Lege Zaharren enparantzan.
Izan ere, ia bi aste igaro dira Israelek Gaza setiatu zuenetik. Erabat blokeatuta dago Ghiria, eta Israel bonbardatzen ari da eremua. Erasoak areagotu egin dira azken egunotan.
