Gaur, urriaren 19a, Bularreko Minbiziaren Mundu Eguna da, eta Zarauzko Udalak bat egin du Minbiziaren Aurkako Elkartearekin, gaixotasun hau daukaten emakume guztiei babesa adierazteko. Horrela, udaletxeko balkoi nagusitik bi lazo arrosa zintzilikatu eta zapi arrosak jantzi dituzte.