Trantsizioan zentsuratutako dokumentalen zikloarekin jarraituko dute arratsaldean

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urriaren 20a

Franco diktadoreari buruzko dokumental bateko irudia. (@photomuseuminfo)

Hirugarren saioa izango da eta Photomuseumeko Gela programaren barruan antolatu dute. Ohi bezala, 18:00etan hasiko da sarrera librearekin.

Photomuseum Argazki eta Zinema Museoko Gela programaren antolatzaileek Espainiako trantsizio garaian debekatu edota zentsuratu zituzten dokumentalak izango dituzte hizpide hirugarren ostiralez jarraian. Duela bi aste abiatu zuten zikloa eta jarraipena emango diote gau 18:00etatik aurrera. Ohi bezala, librea izango da sarrera edukiera bete arte.

Franco diktadorea Espainian debekatu zituzten dokumentalen artean, honako haudek dira, besteak beste, Photomuseumeko saioetan aztertzen ari direnak: Basilio Martin Patinok 1977an eta 1983 filmatu zituzten Caudillo eta Despues de..., Tino Calabuigek eta Miguel Angel Condorrek 1975ean egin zuten La ciudad es nuestra eta Llorenç Solerren 1977ko ¡Votad, votad malditos, votad!.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide