Gaur eskainiko dute Arkamurkak antolatutako Natur Asteko azken hitzaldia

Mireia Galarza Bastida 2023ko urriaren 19a

Polinizazio entomofiloari buruzko hitzaldia izango da gaurkoa, eta Modelo aretoan eskainiko du Gipuzkoako Entomologia Elkarteko bazkidea den eta Entomologian doktorea den Santiago Pagolak

Astelehenetik hasita, 44. Natur Asteko ekintzak egiten ari dira herrian, eta horietan azken hitzaldia eskainiko dute gaur Modelon, 19:00etatik aurrera. Hain zuzen, Polinizazio entomofiloa, intsektu bidezkoa  hitzaldia izango da gaurkoa, eta hori Gipuzkoako Entomologia Elkarteko bazkidea den eta Entomologian doktorea den Santiago Pagolak emango du, euskaraz. 

Hitzaldiak amaituko diren arren, ohiko erakusketak ikusi ahal izango da igandean, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era. Beheko solairuan onddoek ingurumenean duten garrantziari buruzko erakusketa egongo da, eta lehenengo solairuan, berriz, polinizazioan intsektuek duen garrantziari buruzkoa. Ekintzek natur zientzia dibulgatzea eta ingurumenarekiko kontzientzian eragitea izan dute xede nagusi.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide