Zarautz Palestinarekin herri ekimenak mobilizazioa deitu du gaurko

Aritz Mutiozabal 2023ko urriaren 19a

(Argazkia: @UNRWAes)

Israelen "genozidioa" gelditzeko eskatuko dute gaur arratsaldean, Lege Zaharren Enparantzan egingo duten protestan.

Zarautz Palestinarekin herri ekimenak deituta, "Israelgo estatua Palestinaren aurka egiten ari den genozidioa salatzeko" mobilizazioa egingo dute gaur, 19:00etan, Lege Zaharren Enparantzan.

Herriko bi alderdik eta beste hainbat eragilek azaldu dute  jada beren atxikimendua. Edonola ere, atxikimendua adierazteko aukera zabalik dagoela oraindik ere, palestinarekin@ni.eus posta elektronikora mezua bidalita.

Halaber, mobilizaziora deitzeko testua ere zabaldu dute hainbat hizkuntzatan. Bertan Nazio Batuei egin diote dei zuzena, eta berehala esku hartu dezan eskatzen diote; izan ere, haien esanetan, "historiako genozidio anker eta basatienetakoa ikusten ari gara egun hauetan Gazan".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide