'Ez da klima, kapitala baizik' hitzaldia eskainiko dute bihar Gaztelekuan

Mireia Galarza Bastida 2023ko urriaren 18a

Gaztelekuko sarrera. (Artxiboa)

Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak gidatuko du saioa, eta bertan eztabaidagai izango dituzte, besteak beste, garapen bidean dauden herrialdeen arpilaketa eta horien bizimoduen desagerpena.

Ostegunarekin batera, Ez da klima, kapitala baizik hitzaldia eskainiko dute bihar Gaztelekuan 17:00etatik 19:00ak bitartean. Gaztelaniaz izango da saioa, eta bertan klimaren ondoriozko migrazioa izango dute hizpide. 

Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak gidatuko du hitzaldia, eta bertan eztabaidagai izango dituzte ondorengoak: garapen bidean dauden herrialdeen arpilaketa, bizimoduen desagerpena, lurraldeko emakume defendatzaileen jazarpen eta kriminalizazioa, eta desplazamentu behartuak. Sarrera doakoa izango da, baina izena eman beharko da aurrez, hemen

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide