50. Kortxozko Arrantza Lehiaketa egingo dute datorren astean

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urriaren 18a

Arrantzale bat pieza harrapatu berritan. (Jabi Gonzalez Toston)

Arkaitz Mendi eta Galeperra elkarteek antolatu dute urriaren 28rako, larunbata, eta parte hartu nahi dutenek egunean bertan eman beharko dute izena.

Arkaitz Mendi eta Galeperra elkarteek antolatuta, Kortxozko Arrantza Lehiaketaren 50. edizioa jokatuko dute datorren astean. Urriaren 28an, larunbata, jokatuko dute zehazki 09:00etatik 19:00etara eta parte hartzeko nahitaezkoa da ur azaleko itsasoko jolas arrantzako baimena izatea eta erakustea.

Antolatzaileek zehaztu dutenez, izen ematea egunean bertan egin beharko da txapelketa hasi aurretik 08:00etatik 09:00etara eta 10 euro balioko ditu. Dena den, afaria inskripzioaren barruan sartuko da. Horrez gain, zehaztu dute arrantzatutako pieza guztiak antolatzaileentzat izango direla.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide