3 eta 6 urte arteko haurrei zuzenduriko Gurasoak ere ipuin kontalari literatura saioak berrabiaraziko dituzte gaur 17:30etik aurrera. Ikasturteko lehenengoa izango da arratsaldekoa eta beste bi egingo dituzte urtea amaitu bitartean: azaroaren 15ean eta abenduaren 13an, zehazki.
Sanz Eneako haur liburutegian egingo dituzte saioak Miriam Mendozaren gidaritzapean eta parte hartzeko gonbidapenak beharko dira. Interesdunek gaur bertan hartu beharko dituzte gonbidapen horiek liburutegian. Lau gehienez.