Hilabete hasieran ekin zioten 79. Hondartzako Futbol Txapelketari, giro paregabearekin. Orain, hamabost egun inguru geroago, antolakuntza taldeak taldeen eta denboraldi honetako egutegiaren berri eman du.
Guztira, bederatzi talde egongo dira aurten ere nesketan, aurreko urteko berberak. Mutilei dagokionez, ordea, talde bat gutxiago egongo da aurten, denera hogei. Aurreko urtekoekin alderatuta bi taldek utzi dute dutela azaldu dute antolatzaileek, Azkoitiko Dean Team tabernak eta Salegi tabernak, eta beste bik izena aldatu dutela ere azaldu dute: aurreko urtean Mamba zena Latz taberna da aurten, eta aurten Oxperta dena, aurreko urtean MRW zen. Horretaz gain, Izar Optika taldea ere ariko da denboraldi honetan.
Egutegiari dagokionez, urriaren 29an izango da hurrengo jardunaldia, eta martxoa bitartean jokatuko dituzte partidak. Hilabete horretan hasiko dira final zortzirenak jokatzen, eta finalak maiatzaren 4ean izango dira. Hemen ikus daiteke egutegi osoa.