'Zuk jakitea nahi dut...' adinekoen zaintzari lotutako gida aurkeztuko dute bihar

Aritz Mutiozabal 2023ko urriaren 17a

Zaintzak duen garrantzia irudikatzen duen irudia (Hitza)

Gipuzkoako Gizartean Esku-hartzeko Etika Batzordeak landu du, eta Antoniano aretoan eskainiko du hitzaldia, 18:00etatik aurrera.

Zuk jakitea nahi dut… gida aurkeztuko dute bihar, 18:00etan, Antoniano aretoan, 18:00etan. Gipuzkoako Gizartean Esku-hartzeko Etika Batzordeak osatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, eta zainketen plangintza partekatua eta adostua errazteko helburua duen gida praktikoa da.

Gida baliagarria da zainketak planifikatzen laguntzeko, pertsona bakoitzaren lehentasunak kontuan hartuta. Egunerokotasunean edo aldaketa-uneetan erabakiak hartzea errazteko balio duela jakinarazi dute, pertsonei, haien familiei, lagunei edo haiei laguntzen dieten profesionalei
zuzendutako jarraibide sinpleen bidez. Entzuteko eta pertsona bakoitzaren balioak, nahiak
eta beharrak errespetatzeko aukerak sortzen ditu, eta horiek funtsezkoak dira zainketen
pertsonalizazioan aurrera egiten jarraitzeko.

Aipatu lana ezagutarazteko, hitzaldi informatiboak egiten ari dira Gipuzkoako
hainbat udalerritan, eta bihar Zarautzen izango dira. Era berean, plangintza bat aktibatu dute pedagogikoki informatzeko eta formatzeko, modu eraginkor eta egokian erabil dadin. Horretarako, topaketak eta informazio hitzaldiak egingo dituzte eskualdeka, bilera sektorialak hainbat erakunde eta udalekin, eta gutunak bidaliko zaizkie gizarte zerbitzuen erabiltzaileei.

Dokumentua deskarga daiteke Gizarte Politiketako Departamentuaren webgunetik.
Bestalde, aldundiak harremanetarako telefono bat eta helbide elektroniko bat aktibatu ditu:
943-24 48 35 telefonoa eta zukjakiteanahidut@gipuzkoa.eus / quieroquesepas@gipuzkoa.eus. helbide elektronikoak aktibatu ditu

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide