Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Prebentzio arloak antolatutako Gurasotasuna M-z idazten da: maitasuna eta mugak gurasoei zuzendutako tailerra joan den astean abiatu zuten eta gaur bigarren saioa egingo dute. Virginia Belategi adituaren gidaritzapean ari dira eskolak jasotzen izena eman duten gurasoak, eta, seme-alabei eman beharreko maitasunaz eta jarri beharreko mugak kudeatzeko baliabideak ari zaizkie eskaintzen.
Joan den astean hasitako bidetik, gurasoak bi orduz elkartuko dira Belategirekin Zuberoa kaleko ikastaro gelan 17:00etatik aurrera. Horixe izango da azaroaren 14ra arte asteartero jarraituko duten dinamika.