Urdaneta auzoko 25 baserrietara ura eramateko instalazio lanak egin dituzte

Andrea Zipitria 2023ko urriaren 16a

Urdaneta auzoko jaietako artxiboko argazki bat. (Aiora LarraƱaga Solabarrieta)

Aiako Udalak eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioak egin dituzte elkarlanean eta ia 25 mila euroko dirulaguntza jaso dute Europako Funtsetako LEADER programatik. 

Urdaneta auzoko 25 baserrietara ura eramateko instalazio lanak egin ditu Aiako Udalak, Gipuzkoako Ur Kontsortzioarekin elkarlanean. Guztira, 247.912,36 (BEZ barne) kostua izan dute lanek, baina udalak beregain hartutako zenbatekoa 63.642,96 eurokoa izan da. Izan ere, Europako Funtsetako LEADER programatik jaso du dirulaguntza; hain zuzen ere, 24.729,82 euroko laguntza jaso du Europatik.

Lanak burutu dituzten eremua izan da; Indagarateberri, Urki Etxea, Izeta, Aranburu eta Izetaberri ingurua. 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide