Jaizubia obras y servicio SL enpresak irabazi du Astiko kantina eta jatetxe zerbitzua eraikitzeko Zarauzko Udalak uztailean abiatu zuen lehiaketa publikoa. Bertan zehaztu zutenez, material jasangarriak erabilita eraiki beharko dute kantina berria. Horrez gain, hornidura eta saneamendu sarearen doikuntza eta gunearen urbanizazio lanak.
Zehaztu dutenez, aipatu lanak egiteko kontratua 918.670,22 euroan esleitu diote Jaizubia enpresari eta 23 asteko epean amaitu beharko dituzte. Nolanahi ere, oraindik ez dute zehaztu noiz hasiko dituzten.