Yllana antzerki konpainiak Greenpiss antzezlana taularatuko du ostiralean, 20:00etan, Modelo aretoan. Ekologiari buruzko satira dibertigarria da eskainiko dutena eta Zarauzko Hitzak udaleko Kultura sailak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu haren irakurleen artean.
Zozketan parte hartu nahi dutenek dagoeneko egin dezakete lotura honetan. Urriaren 19an, osteguna, itxiko dute izena emateko epea 12:30ean.