Gipuzkoako Taldekako Halterofilia Txapelketa ari dira jokatzen Aritzbatalde pilotalekuak goizetik hasita eta lurraldean dauden hiru klubak. ZKE Zarautz Kirol Elkartearen Halterofilia saila, Villabona eta Zizurkilgo Danok Danena eta Irungo Bidasoa Halterofilia, alegia. Orotara, 53 kirolari ari dira nor baino nor hamar taldetan banatuta. Sei gizonezkoen kategorian ari dira lehiatzen eta beste laurak emakumezkoen kategorian.
Bada, hamar talde horietatik erdia dira etxekoak, ZKE Halterofiliakoak. Gehienek, hori bai, dagoeneko amaitu dituzte lanak; izan ere, txapelketan parte hartzen ari diren etxeko taldeko 23 kirolarietatik hamaseiri, goizeko bi txandak egokitu zaizkie. Gainerakoak arratsaldean arituko dira. 16:00etatik aurrera. Guztiek ere bi ariketa egin beharko dituzte halterofilia txapelketan ohikoa izaten denez: abiadako hiru jasoaldi, lehenik, eta, bi denboratan egin beharreko beste hiru, ondoren.