2024ko udal aurrekontuak lantzeko Zarauzko Udalak hilaren hasieran abiatu zuen parte hartze prozesuak aurrera jarraitzen du eta bihar Urtetara joko dute bertako bizilagunekin biltzeko. 20:00etan, jarri dute hitzordua auzoko elkartean. Horren ondoren, azken txanpan sartuko dira izan ere deitu dituzten zazpi bileretako laugarrena izango da. Hurrengoak 19an, osteguna, 24an, datorren asteko asteartea, eta 25ean, asteazkena, egingo dituzte.
Auzoz auzo ari dira bilera horiek egiten bizilagunen proposamenak lehen eskutik ezagutzeko, baina bertaratu ezin dutenek ere badute euren ekarpenak egiteko aukera udalak gogoratu duenez. Horretarako hainbat postontzi jarraitu dituzte herri osoan eta hileko azken egunera arte igorri ahalko dituzte idatziak. Halaber, proposamenak telematikoki egiteko aukera dago partehartu@zarautz.eus posta elektronikora mezua bidalita. Azken bide hori baliatu nahiago dutenentzat ere urriaren 31a izango da ekarpenak egiteko azken eguna.