Arkamurkak antolatutako Natur Astea bihar hasiko da

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urriaren 15a

Iazko Natur Astean antolatu zuten erakusketa. (Juan Luis Romatet)

Ekimenaren 44. edizioa izango da eta hainbat hitzaldi eskainiko dituzte egunero osteguna bitartean. Hiru elkartearen egoitzan izango dira eta bat Modelo arteoan. Horrez gain, erakusketa bat ere prestatu dute iganderako.

Arkamurka Natura elkarteak antolatuta, 44. Natur Astea egingo dute bihartik datorren igandea bitartean. Bost jarduera prestatu dituzte, orotara, hitzaldiak gehienak, eta natur zientzia dibulgatzea eta ingurumenarekiko kontzientzian eragitea izango dute xede nagusi.

Zehaztu dutenez, euskaraz izango dira saio gehienak eta perritxekoen erakusketa ere ez da faltako, aurten onddoak protagonista izango direlarik. Hauxe da egitaraua:

  • Urriak 16, astelehena
    19:45. Hitzaldia: Mikologia: San Anton, FUNGI monton. Arkamurkako eta Arzazadi zientzia elkarteko bazkidea den Josepo Torres mikologoak emango du, euskaraz, elkartearen egoitzan.
  • Urriak 17, asteartea
    19:45. Hitzaldia: Landareen ugalketaren eboluzioa, lehorraldearen konkistako gakoa. Arkamurkako bazkidea den Martxel Aizpurua botanikariak emango du, euskaraz, elkartearen egoitzan.
  • Urriak 18, asteazkena
    19:45. Hitzaldia: Alergia al polen. Sestaoko Natur Zientzietako elkartearen bazkidea den Javier Elorza pediatrak emango du, gaztelaniaz, Arkamurka elkartearen egoitzan.
  • Urriak 19, osteguna
    19:00. Hitzaldia: Polinizazio entomofiloa, intsektu bidezkoa. Gipuzkoako Entomologia Elkarteko bazkidea den eta Entomologian doktorea den Santiago Pagolak emango du, euskaraz, Modelo aretoan.
  • Urriak 22, igandea
    11:00-14:00 / 16:00-19:30. Erakusketak, Merkatu Plazan.
    Beheko solairuan: Onddoek ingurumenean duten garrantzia
    Lehenengo solairuan: Polinizazioa: intsektuen garrantzia

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide