Murkilek kanpaina berria abiatuko du bihar

Andrea Zipitria 2023ko urriaren 15a

Hilaren 25era arte erosketak 20 euroko deskontuarekin lortzeko aukera izango dute dendarien elkarteko fideltasun txartela dutenek.

Murkil Dendarien Elkarteak kanpaina berria jarriko du martxan bihartik hasita. Oraingoan, elkarteko fideltasun txartelarekin eginiko erosketak deskontuarekin atera dakizkioke bezeroari. Izan ere, Murkil elkarteko saltokietako datafonoek zenbait erosketa aukeratuko dituzte ausaz eta horiek 20 euroko deskontua izango dute. Bezeroek Murkil txartelarekin ordainketa saiakera egitean ezagutuko dute saridunak izan diren ala ez.

Kanpaina bihar hasiko da, esan bezala, eta hilaren 25era arte luzatuko da.

Elkarteak gogorazi duenez, Murkil txartela duten bezeroek elkarteko dendetan hainbat abantailaz gozatu ahalko dute, eta gainera, "munduko edozein lekutan da erabilgarria, VISA txartela delako". Txartela Rural Kutxan eskura daiteke.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide