Photomuseum Argazki eta Zinema Museoko Gela programaren antolatzaileek jarraipena emango diote gaur 18:00etan joan den astean abiatu zuten zikloari. Franco diktadorea hil ondoren, Espainiako trantsizio garaian debekatu edota zentsuratu zituzten dokumentalak ari dira aztertzen.
Bada, egingo dituzten saioetan hizpide izango dituzten ikus-entzunezkoen artean, Basilio Martin Patinok 1977an zuzendu zen Caudillo da antolatzaileek nabarmendu dutenetako bat. Azaldu dutenez, Basilio eta bere talde txikia erakunde ofizialetatik urrun zeuden artxiboen irudiak eta soinuak bilatzen ausartu ziren, baina militarrek suntsitu edo bahitu egin zituzten irudi horietako batzuk "krimenaren aztarnak ezabatzeko".