ZKEko senior gizonak txapeldun eskubaloiko Euskal Kopan, final estu baten ondoren

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urriaren 13a

Eskubaloiko Euskal Kopa irabazi duen ZKEren talde seniorra. (Luis Epelde)

Emakumezkoek ere jokatu dute finala, baina ezin izan dute Berabera mendean hartu. Bederatzi golen aldeaz galdu dute.

Senior, jubenil eta kadete mailako Eskubaloiko Euskal Kopako finalak jokatu zituzten atzo Aritzbatalde kiroldegian eta Lizardiko kirol aretoan, sei partida, orotara. Hori horrela, jende andana gerturatu zen Gipuzkoako nahiz Bizkaiko hainbat tokotatik haien talde kuttunak animatzeko.

Parte hartzaileen artean etxeko ordezkaririk ere izan zen; izan ere, etxeko taldeak, ZKE Zarautz Kirol Elkarteak senior mailako bi finalak jokatu zituen; gizonezkoena eta emakumezkoena, alegia. Lehenengoa irabazi egin zuen gol bateko alde eskasagatik; bigarrena, ordea, galdu egin zuen bederatzi goleko aldeaz.

  • Kadete neskak: Kukullaga Etxebarri - Ermuko Errotabarri. 23-31
  • Kadete mutilak. CD Bidasoa - Club Balonmano Barakaldo. 38-32
  • Jubenil neskak. Orio Eskubaloia - Basauri Eskubaloi Taldea. 27-16
  • Jubenil mutilak. CD Bidasoa - Ereintza. 30-37
  • Senior emakumezkoak. ZKE - Berabera. 17-26
  • Senior gizonezkoak. ZKE - Usurbil. 25-24
Aritzbatalde beteta ZKEren eta Beraberaren arteko Euskal Kopako finalean. (Euskadiko Eskubaloi Federazioa)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide