Ikasturte hasierarekin batera, martxan dira Aritzbataldeko ikastaroak ere. Aretoko hainbat ikastaro irailaren 15ean hasi ziren, eta urria hasieran, aldiz, uretako ikastaroak hasi zituzten.
Zarauzko Udalak horien datuak eman ditu, eta azaldu dute igerilekuko eskaintzako 54 ikastarotatik 52 hasi direla, 512 erabiltzailerekin, hain zuzen. Iazko ikasturteko saio kopurua mantendu da eta okupazioak gora egin du; zehazki, %16,89 erabiltzaile gehiago daude aurten. Bestetik, aretoko 71 ikastarotatik 45 hasi dira dagoeneko edo laister hasiko dituzte. Aretoko saio gidatuetan 1021 erabiltzaile egongo dira, pasa den urtean baino %14,85 gehiago.
Oro har, eskaintzarekin eta erabiltzaileen erantzunarekin "pozik" agertu da Kirol Saila, eta aipamen berezia egin nahi izan dio gazteen eskaintzari. Horientzat Gaztefit saioak eskaintzen dituzte, 12-16 urtekoentzat, zehazki. Aretoko saioak dira, modu askotarikoak: taldean, zirkuituan edota bakarka. Hori esanda, gonbidapena egin die Kirol Sailak adin tarte horretako gazteei astelehenero 17:00tan eskainiko duten saioren bat probatzeko.
Lekua libre zenbait ikastarotan
Udalak azaldu duenez, oraindik ere eman daiteke izena leku guztiak bete gabe daude ikastarotan, eta horretarako 943- 00 51 23 telefonora deitu beharko dute interesa dutenek. Zehazki, hurrengo ikastaroetan eman daiteke izena oraindik: