Jende ugari gerturatu da goizean zehar Artisau Azokara

Mireia Galarza Bastida 2023ko urriaren 12a

Lege Zaharren Enparantzan jarri dituzte hogei postu inguru, eta bertan egongo dira artisauak 20:30era arte. 

Nahia elkarteak antolatuta, Artisau Azoka egiten ari dira gaur egun osoan zehar. Lege Zaharren Enparantzan jarri dituzte hogei postu inguru, eta bertan, besteak beste, poltsak, bitxiak edo egurrezko artisau lanak topa daitezke. Eguraldiak ere lagundu du goizean zehar, eta horrenbestez, jendearen joan etorria ugaria izan da bertan. Arratsaldean ere jarraitu egingo du azokak, eta bertan egongo dira artisauak 20:30era arte. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide