Ricardo Iriarte margolaria, argazkilaria, dokumentu-egilea eta Gipuzkoako Artisten Elkartearen kolaboratzaileak bere azken obrak jarri ditu erakusgai Torre Luzean. Mihisean eginiko margolan abstraktuak dira erakusketan paratu dituenak. Figuratibotik ihes egiten duten kolore aztarrenen eztandak dira bere koadroak, hondo zuri eta aratz batean nabarmentzen.
Irailaren 28an inauguratu zuten erakusketa, eta Iriarteren bilduma berria azaroaren 12ra arte dago ikusgai, egunero, 18:00etatik 20:00etara.