Eutanasiari buruzko hitzaldia "arrakastatsua" izan dela nabarmendu du ZarautzOnek

Mireia Galarza Bastida 2023ko urriaren 12a

Zientzia dibulgatzeko elkarteak azaldu duenez, 151 pertsona bertaratu ziren Antoniano aretora saioa zuzenean jarraitzeko.

ZarautzOn eta Zarautz Herri Zaintzailea elkarteek elkarlanean antolatuta, Eutanasia Euskadin, aukeratzeko askatasuna sufrimendu onartezinean: Eutanasiaren legearen balantzea Euskadin hitzaldia eskaini zuen herenegun Itsaso Bengoetxea Euskadiko eutanasiaren berme eta ebaluazio batzordeko buruak Antoniano aretoan. ZarautzOn elkartearen hitzetan, "arrakastatsua" izan zen hitzaldia, 151 pertsona inguratu baitziren. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide