Manifestazioa egingo dute bihar "indar okupatzaileek alde egin dezaten"

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urr. 11a, 15:00

2021eko urriaren 12an Zarautzen egindako manifestazioa. (UKT)

Ernaik eta Sortuk deitu dute protesta eta 12:00etan abiatuko dute Lege Zaharren Enparantzatik. Bertatik Guardia Zibilaren kuartelera joango dira herrian ez dituztela nahi adierazteko.

Zarauzko Ernaik eta Sortuk deituta, Hispanitate Egunaren aurkako manifestazioa egingo dute bihar Indar okupatzaileek alde egin dezaten, independentzia! lelopean. Lege Zaharren Enparantzatik abiatuko dute protesta 12:00etan eta Guardia Zibilaren kuartelaren aurrean amaituko dute; izan ere, antolatzaileek argi diote: "Ez dugu onartzen Guardia Zibilaren presentzia Euskal Herrian, eta are gutxiago Zarautzen"

Halaber, adierazi dute biharkoa Espainiako estatu osoan jai eguna izan arren, ez dutela "ezer ospatzeko", urriaren 12a "jaiegun arrotza" kontsideratzen baitute. Hori horrela, biharkoa "dena aldarrikatzeko" eguna izango dela diote.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide