Lehortu egin diren hiru zuhaitz ordezkatuko dituzte

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urriaren 11

Itxasmendi auzoan dagoen urki lehorra. (Zarauzko Udala)

Itxasmendi auzoko lorategi batean dagoen urkia eta Mandabide kaleko bi platanondo kenduko dituzte haien tokian beste batzuk jartzeko.

Zarauzko Udalak azaldu duenez, Lorezaintza sailak ordezkatu beharreko hiru zuhaitz detektatu ditu herriko zuhaitzei egin ohi dien jarraipenean. Zehaztu dutenez, Itxasmendi auzoko lorategi batean dagoen urkia eta Mandabide kalean dauden bi platanondoak dira ordezkatu beharko dituztenak.

Arrazoitu dutenez, ale lehor horiek inguruan eta oinezkoengan sortu dezaketen arriskuak ekiditeko kenduko dituzte haien tokian beste batzuk jartzeko. Datozen egunetan hasiko dituzte horretarako lanak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide