Eskubaloiko Euskal Kopako finalen egoitzak izango dira Aritzbatalde kiroldegia eta Lizardi kirol aretoa bihar. Hiruna partida hartuko ditu egoitza bakoitzak goizetik eguerdira arte, eta, kadete mailako eta hortik gorako kategoria guztietakoak izango dira. Etxeko ordezkaritzarik ere izango da, tartean; izan ere, ZKE Zarautz Kirol Elkarteko emakumezkoen nahiz gizonezkoen senior taldeek lortu dute finalera sailkatzea.
Hauxe da partida guztien zerrenda:
- 09:30ean, kadete neskak: Kukullaga Etxebarri - Ermuko Errotabarri.
- 09:45ean, jubenil neskak. Orio Eskubaloia - Basauri Eskubaloi Taldea.
- 11:15ean, kadete mutilak. CD Bidasoa - Club Balonmano Barakaldo.
- 11:30ean, senior neskak. ZKE - Berabera.
- 13:00etan, jubenil mutilak. CD Bidasoa - Ereintza.
- 13:15ean, senior mutilak. ZKE - Usurbil.