Artisau Azoka egingo dute bihar, egun osoan

Aritz Mutiozabal 2023ko urriaren 11

Zarauzko Artisau Azoka, Aste Santuko egunetan. (Juan Luis Romatet)

Artisauen postuek hartu dute bihar Zarauzko Lege Zaharren Enparantza, Nahia elkarteak antolatuta. 

Biharko jai eguna aprobetxatuz, Nahia elkartearen Artisau Azoka izango da egun osoan. Produktuak erosteko aukera ez ezik, artisauekin harremanetan jartzeko eta beraiek lanean ikusteko parada izango dute bertaratzen diren herritarrek zein bisitariek.

Bitxiak, oihalak, poltsak, egurrarekin egindako gaiak, horiek guztiak eta gehiago aurkituko dituzte azokan. Postuak zabalik egongo dira goizeko 10:30etik iluntzeko 20:30era arte.

Artisau Azoka urteko hainbat sasoitan egiten dute –udan, Aste Santuan eta abar–, eta urriko zubia horietako bat da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide