Jose Luis Saizar Memoriala XV. Ardi Txakur Lehiaketa jokatuko dute etzi Itxasmendi auzoko Iritako zelaian. 17:30ean hasiko dute txapelketa eta arraza libreko ardi txakurrek hartuko dute parte.
Sei artzainek eman dute izena orotara: Abadiñoko Aitor Urienek Nay txakurrarekin, Antzuolako Xabier Gastañagak Sandyrekin, Aretxabaletako Asier Dacostak Zerurekin, Etxanoko Inaxio Irakulisek Beltxekin, Matxinbentako Peio Segurolak Argirekin eta Oiratzungo Mikel Aizpuruak Txulirekin. Epaileak, berriz, Gaizka Etxaniz eta Mikel Garate izango dira.