Behoria Garbia egitasmoaren bigarren edizioa egingo dute urriaren 21ean Orion, Ekintzak naturarekiko jasangarritasuna sustatzen du helburu, eta 21ean kayaketan Oriaren jaitsiera egingo dute egitasmora batzen diren parte hartzaileek, eta bidaia baliatuko dute bidean aurkitzen duten zaborra jasotzeko. Gainera, jarduera desberdinak eskainiko dira: Arraunpotea, Orio eta Arraunetxearen bisita gidatuak.
Zarauzko Hitzak Begi Bistan enpresak emandako txartel bikoitza zozkatuko du irakurleen artean, eta horiek asteleheneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera. Parte hartu nahi dutenek hemen eman beharko dute izena.