Irteerak egingo dituzte Eraztun Berde Urdinera zubiko egunetan

Aritz Mutiozabal 2023ko urriaren 10a

Eraztun Berde Urdineko irteeretako bat. (Ritxi Goya)

Ostegunean eta larunbatean izango dira irteerak zirkuituaren hiru ibilbidetan. Doako ekimena da, baina aurrez izena eman behar da Turismo Bulegoan.

Datozen egunetan, asteburu luze honetako zubian, irteera gidatuak antolatu dituzte Zarauzko Eraztun Berde Urdinera. Hain justu ere, zirkuituaren hiru ibilbideetan egin ahal izango dira irteerak: Hezeguneen ibilbidean (Irita-Asti-Buztinzuri), Iñurritzako ibilbidean eta Arkamurka ibilbidean.
 
Zarauzko altxor naturalak ezagutzeko, hauen balioaz eta zaintzeko beharraz jabetzeko eta udazkenaz gozatzeko aukera paregabea dela zehaztu du udalak.
 
Irteerak urriaren 12an eta 14ean izango dira, ostegunean eta larunbatean, eta doakoak diren arren, aurrez izena eman beharko da Turismo Bulegoan, 943-83 09 90 telefono zenbakira deituta edo turismoa@zarautz.eus posta elektronikora deituta.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide