Giro polita Munoan, Gipuzkoan Gazte Tour zirkuituko kontzertuetan

Onintza Lete Arrieta 2023ko urriaren 9a

Bikabi eta Kai Nakai musika taldeak eta Oihan Vega DJa igo ziren larunbat iluntzean Munoa plazako oholtzara.

Euria eginez gero aterpean eskaintzekoak ziren Gipuzkoan Gazte Tour Zirkuituko Zarauzko kontzertuak pasa den asteburuan, baina ez zen kuidorik izan, eta Munoako karpan gau giro ederrean gozatu ahal izan zuten musikazaleek oholtzara igo ziren Bikabi eta Kai Nakai musika taldeen doinuez, baita ondoren Oihan Vega DJak jarritako giroaz ere.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Departamentuak zenbait eragile eta udalekin elkarlanean antolatutako aisialdi aktiboko eta partaidetzazko kultura zirkuitua da Gipuzkoan Gazte Tour, 16 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzendua, eta hirugarren edizioa du aurtengoa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide