Uxue Alberdik Andu Lertxundiren konpainian aurkeztuko du bere azken lana Garoa liburudendan

Onintza Lete Arrieta 2023ko urriaren 10a

Uxue Alberdi, Getarian. (Mireia Galarza)

Belarriko kilkerra lana bost herritan aurkeztuko du Getariako bizilagunak, tartean Zarautzen, azaroaren 3an.

Uxue Alberdik 31 kontalariren ipuinak bildu berri ditu Belarriko kilkerrak liburu ilustratuan –Begoña Durrutik egin ditu ilustrazioak– eta aurreko astean lana Donostian aurkeztu bazuen ere, datozen asteetan beste bost tokitan aurkeztuko du, tartean Zarautzen. Azkenaurreko aurkezpena izango da hori, azaroaren 3an, eta Anjel Lertxundi idazlea izango du lagun aurkezpenean. Garoa liburudendan jarri dute hitzordua, baina ordua aurrerago zehaztuko dute.

Gainerako hitzorduak Elgoibarren –hilaren 19an, Miren Amurizarekin–, Getarian –hilaren 24an–, Iruñean –hilaren 25ean, Fernando Reyrekin– eta Elizondon –azaroaren 10ean, Elurre Iriarte eta Elena Xuriorekin– izango dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide