Ainitze Zumeta garaile Gipuzkoako Harri Txikien Txapelketan

Mireia Galarza Bastida 2023ko urriaren 9a

Aian jokatutako Gipuzkoako Harri Txikien Txapelketako podiuma. (Mireia Galarza)

4.750 kilo altxatu ditu harrijasotzaile zarauztarrak, bigarren izan den Lierni Osa herrikideak baino 500 gehiago.

Ainitze Zumeta zarauztarra izan zen kilo gehien altxatu harrijasotzailea atzo Aiako probalekuan jokatutako Gipuzkoako Harri Txikien Txapelketan, eta, ondorioz, hark jantzi zuen irabazlearen txapela. Guztira, 4.750 kilo jaso zituen Zumetak zilindroari 31 altxaldi eman ondoren, kubikoari 20 eta bolari 25.

Bigarrena beste zarauztar bat izan zen, Lierni Osa, hain justu, eta 4.250 kilo altxatzea lortu zuen (zilindroa 30 aldiz, kubikoa 16 eta bola 22). Hirugarren Olaia Esnaola azpeitiarra sailkatu zen, 4.1187,50 kilo jasota (27 aldiz zilindroa, 19 kubikoa eta 21 bola) eta haren atzetik Maddi Gesalaga, Ane Zinkunegi eta Aroa Sanchez, hurrenez hurren, laugarren, bosgarren eta seigarren. 

Harri txikien txapelketarekin batera Lehen Mailako Aizkora Txapelketa ere jokatu zuten eta Nerea Arruti nagusitu zen lanak 14 minutu eta 7 segundoan amaituta. Bost minututik gora atera zizkion bigarrena izan zen Oihana Fernandez de Barrenari eta ia sei hirugarrena izan zen Ane Zapiraini.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide