Olatuen aurreikuspena hain ona ez zen arren, atzo eta gaur ari dira jokatzen Ibon Imazen Oroimenezko Zarauzko Surf Txapelketa Herrikoia. Eguzkiak, zalantzarik gabe, lagundu du txapelketan, eta surflariez gain, asko ari dira izaten Desertu Txiki ingurura joan diren herritarrak. Eguraldiak lagun, giro onean ari dira guztiak asteburua aprobetxatzen.