Kale garbiketa zerbitzua indartzeko bi makina erosi ditu Zarauzko Udalak

Mireia Galarza Bastida 2023ko urriaren 9a

Alde batetik, laugarren xurgapen-garbigailu autopropultsatua eskuratu du eta, bestetik, herri guztiko espaloien sakoneko garbiketa egitera bideratuko duten ibilgailu ureztatzaile bat.

Zarauzko Udalak kale garbiketa zerbitzua indartzeko lanean jarraitzen du. Joan den udan, %100 propultsio elektrikoko eta emisio maila baxuko garbiketa flota aurkeztu ondoren, zerbitzua osatuko duten bi makina berri eskuratu ditu Udalak.

Alde batetik, laugarren xurgapen-garbigailu autopropultsatua eskuratu du eta, bestetik, herri guztiko espaloien sakoneko garbiketa egitera bideratuko duten ibilgailu ureztatzaile bat. Aipatutako bigarren ibilgailua Aritzbatalde auzoan zehar ibili da egunotan, bertako espaloi eta pasealekuen sakoneko garbiketa egiten, baina erakundeak jakinarazi du hurrengo asteetan Zarauzko gainontzeko auzoetara zabalduko dela garbiketa. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide