Herriko kale eta bideen mantenu eta berritze lanekin jarraituz, udalak asfaltatze lanak egingo ditu datorren astean Zarauzko hainbat puntutan. Besteak beste, asfalto eta zebra-bideak konponduko dituzte, oinezko, bizikleta zein ibilgailuentzat segurtasuna bermatzeko.
Hain zuzen, Indamendi kalean, Zinkunegi kalean, Frantzesbidean eta Nafarroa kalean (Euromar parean) egingo dituzte asfaltatze lanak, eta Zarauzko Udalak adieraz duenez, gune horietako bizilagunek lanen inguruko informazio zehatza jasoko dute.