Gabonetarako pixka bat falta den arren, Udaberri jubilatuen elkartea bihar hasiko da Gabonetako saskien zozketetako txartelak saltzen. Txartel bakoitzak euro bateko prezioa izango du, eta zozketa abenduaren 21ean egingo dute ohi bezala. Txartelak eskuratzeko aukera Udaberri tabernan, ileapaindegian, bingoan eta bulegoan izango dute herritarrek.
Bestalde, urriko irteeraren berri ere eman du elkarteak. Hilaren 17an izango da, eta bertan, Alzuzara joango dira Oteiza eskultorearen museoa bisitatzera. Bisita amaitutakoan, Iruñera joango dira bazkaltzera, Zarautzera itzuli aurretik.