1973an jaiotako herritarren kintoetako bazkarirako izen ematea zabaldu dute

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urr. 9a, 11:00

Ospakizun bazkari bat.

Santa Barbara jatetxean izango da ospakizuna azaroaren 4an eta bertaratu nahi dutenek 65 euroko diru sarrera eman beharko dute antolatzaileek emandako kontu korrontean urriaren 20a baino lehen.

Aurten mende erdia bete duten edo beteko duten herritarrek urteurren borobila elkarrekin ospatzeko aukera izango dute azaroaren 4ean; izan ere, ordurako antolatu dute 1973an jaiotakoen kintoetako bazkaria. Hala, bertaratzeko deia egin diete aipatu urtean jaiotako zarauztar guztiei; izan ere, 50 urte betetzea ez da nolanahikoa.

Zehaztu dutenez, Hotel Zarauz azpian dagoen Santa Barbara jatetxean egingo dute bazkaria eta bertaratu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena. Horretarako, 65 euroko diru sarrera egin beharko dute ES80 2080 3624 7930 4003 0822 kontu korrontean beren izenak zehaztuta.

Antolatzaileek azaldu dute, halaber, ordaindutako prezioaren barruan sartzen direla menua, kafea eta kopa, baita argitu ez duten "detailetxoa" ere. Horrez gain, jakinarazi dute 14:30ean izango dela bazkaria, baina ordu erdi lehenago jarriko dutela hitzordua aperitiboa hartzeko. Bazkalostean jatetxean bertan luzatuko dute ospakizuna 19:30 arte, eta, ondoren, bakoitzaren esku egongo da festari jarraipena ematea ala ez.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide