Greba feminista orokorra antolatzeko hirugarren asanblada, gaur arratsaldean

Mireia Galarza Bastida 2023ko urriaren 6a

2019ko Martxoaren 8an egin zuten kafe tertulia. (Artxiboa)

18:00etarako jarri dute hitzordua, eta ohi bezala, Gaztelekuan izango da.

Euskal Herriko Mugimendu Feministak greba feminista orokorra deitu du azaroaren 30erako, zaintza sistema publiko eta komunitario baten alde eta emakume langileen esplotazioaren aurka, besteak beste. Hala, iraila hasieran egin zuten lehen asanblada, eta hirugarrena egingo du gaur arratsaldean Zarauzko Koordinadora Feministak herrian greba feminista antolatzeko. 18:00etarako jarri dute hitzordua, eta ohi bezala Gaztelekuan izango da.

Saioa euskaraz dinamizatuko dute, baina norbaitek behar izanez gero, gaztelerara itzulpena egingo dute. Gainera, haurrak zaintzeko zerbitzua ere izango da. Bileran parte hartu eta haurrak zaintzeko zerbitzua behar dutenek bfzarautz@gmail.com helbidera idatzi beharko dute mezua.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide