1947. urtean jaiotakoek ospakizun eguna antolatu dute datorren urrian 21erako. Arralde Txiki elkartean jarri dute hitzordua 12:45ean, eta bertan aperitiboa dastatu ondoren, kalejiran abiatuko dira Santa Barbara jatetxera. Bazkari legea eginda, festa giroan murgilduko dira.
Parte hartu nahi dutenek Kale Nagusiko Zabalegi dendan izango dute horretarako aukera; epea urriaren 14an bukatuko da. Txartela jasotzeko 45 euro ordaindu beharko da, eta zenbateko horren barruan sartzen dira aperitiboa eta bazkaria.